Mari Carmen Gallasteguik 2013ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa irabazi du

Mari Carmen Gallasteguik 2013ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa irabazi du

Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal erakundeekiko konpromisoa" nabarmendu du Gallastegiren kasuan.

Eusko Ikaskuntzako sariak 1995az geroztik banatzen dira eta 20.000 euroko dotazio ekonomikoa dute (aurten, sari bikoitza eman da eta, Paco Etxeberria antropologo forensearekin partekatuta, 10.000na euro jasoko dute saridunek) eta Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorretako pertsona ospetsuak nabarmentzen ditu erakundeak "Euskal Herriko garapen kulturalean modu eraginkorrean" laguntzeagatik.

Mari Carmen Gallastegi Teoria Ekonomikoan katedraduna da eta EHUko Ekonomia Publikorako Institutuko Ingurumen Ekonomia Unitateko zuzendaria da. Baliabide berriztagarrien kudeaketa ereduetan, sektore publikoaren funtzionamenduan, Euroarekin bategitean eta ekonomiaren deslokalizazioaren fenomenoen alorrean aditua da.

(Iturria: Goiena.net, Debagoiena) 

Mari Carmen Gallastegui Ekonomia-Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Valladolideko Unibertsitatean, London School of Economics-en egin zuen Ekonomia Masterra eta EEBBetako Brown Universityn doktoregoa. UPV/EHUko Teoria Ekonomikoan katedraduna da. Jakiundeko kide da Akademia sortu zenetik.

http://goiena.net/bergara/1386609441218

 

 

232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top