Mariasun Landak Hondarribia Saria eskuratu du

Mariasun Landak Hondarribia Saria eskuratu du

Mariasun Landa jakitunak "Hondarribia Saria" jaso du hiriko Liburu Azokaren 24. edizioaren baitan, Zuloaga Etxean kokatutako liburutegian egindako ekitaldian.

Abenduaren 13an, Txomin Sagarzazu alkateak eman zion saria idazleari, bere lanaren balioa aintzat hartuz, "Euskal Literaturari eta, zehazki, haur literaturari egindako ekarpenagatik". Udalaren izenean eskainitako saria, Erreginaren baluartearen eskultura jaso zuen Mariasun Landak, bi liburuez gain: "Hondarribia, ñabarduren hiria" Javier Sagarzazu margolariaren eta Ylenia Benitoren lana, eta "Bazen behin, il était une fois, érase una vez Hondarribia/Bayonne/Pamplona-Iruña".

Mariasun Landak saria eskertu eta beretzat garrantzitsua zela gaineratu zuen, Hondarribia herri berezia baita beretzat. Eskertu zuen, era berean, Udalek egiten duten lana liburu-azoken alde apostu egiteagatik, idazleei haien bidea egiten laguntzen baitiete. 

Mariasun Landak plazaratu berria du bere azken liburua: "Txikiaren Handitasuna Literaturan".

232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top