IKUSPEGIAK: Zergatik gaixotzen gara, zergatik hiltzen gara?

IKUSPEGIAK: Zergatik gaixotzen gara, zergatik hiltzen gara?

José Félix Martí Massó akademikoak eta María Martinón-Torres, CENIEH - Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendariak, bi galdera hauek jarri zituzten mahai gainean Iruñeko CIVICANen, martxoaren 9an: Zergatik gaixotzen gara, zergatik hiltzen gara?, IKUSPEGIAK/PERSPECTIVAS egitasmoaren baitan.

Nora Alonso Jakiundeko kideak egin zuen moderatzaile lana.

Jakiunderen lankidetzarekin CIVICANek antolatutako topaketan, halako galderak gure garunaren ezaugarri baten ondorioz gauzei zentzua aurkitu nahian egiten ditugula azaldu zuten bi hizlariek. Horregatik egiten dizkiogu gure buruari erantzun argirik gabeko galderak, hain zuzen ere. Adibidez, galdera hauxe: Zein da bizitzaren zentzua? Izaki bizidun guztiek dute hasiera eta bukaera, eta hilezkortasuna heresia biologikoa lizateke. Gure gorputzek funtzionamendu konplexua dute, aldatzeko aukera asko dituzte, eta alterazio horietako batzuek gaixotasunak eragiten dituzte.

Topaketa honetan gaixotasunen kausa posibleen zerrenda eztabaidatuko da eta gaixotasuna eragiten duten mekanismoak aztertuko dira.

Solasaldiaren lotura.

Hizlariak:

María Martinon doktorea da Medikuntzan eta Kirurgian, eta Giza Eboluzioan espezializatua Bristolgo Unibertsitatean, eta Antropologia forentsean Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Gaur egun CENIEHko zuzendaria da, eta Londoneko University Collegeko Antropologia Saileko Honorary Professor. Atapuercako Ikertzaile Taldeko kidea da 1998tik, eta CENIEHko Hortzetako Antropologia Taldeko arduraduna izan zen 2007tik 2015era, eta homininoen paleobiologian, paleopatologian eta lehen europarren eboluzio-eszenatokian interesa du. Hortzen ebidentziarekin zerikusia duten nazioarteko hainbat proiektutan buru da (Dmanisi (Georgia) eta Txinan, esaterako), edo parte hartu du, eta 70 liburu, liburu-kapitulu edo artikulu baino gehiago argitaratu ditu SCI aldizkarietan, hala nola Nature, Science, PNAS edo Journal of Human Evolution. Bere lana gizarte zientzien arloan gehien aipatzen diren lanen % 1ean sailkatu da (Thomson Reuters Essential Science Indicators). Argitaratu berria du, gainera, "Homo Imperfectus, ¿Por qué seguimos enfermando a pesar de la evolución?" liburua.

José Félix Martí Massó Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Neurologiako katedradun emeritua da. Donostia OSI Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko burua izan da, eta Neurologiako irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, 2018an erretiratu zen arte. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna (1971), eta doktoregoa Nafarroako Unibertsitatean (1975).

Ilundain Fundazioaren lehendakaria eta sortzailea izan zen. Neurologiako Euskal Elkartearen sortzailea eta lehen presidentea (1988-1992). Gaur egun Aubixa Fundazioko presidentea da.

Dardara sortzen duen proteina sintetizatzen duen LRRK2 genea identifikatzen lagundu eta dardarina izen jarri zion proteinari. Europako proiektu batean (Mefopa) eta M.J. Foxen LRRK2 partzuergoan lan egin zuen mundu osoko ikertzaileekin. Era berean, Zinarizinak, pertsoan helduetan bertigoa tratatzeko erabiltzen den sendagaiak, parkinsoniar sintomak eragiteko gaitasuna zuela ohartu zen. Horrez gain, Mayo Klinikako neurologoekin batera lehen aldiz deskribatu zuen LCR pleozitosidun pseudomigraina sindromea, gaur egun HaNDL deitzen dena.

Martí Massó doktorea 2014ko Euskadi Ikerkuntza Saria eskuratu zuen, Zientziaren eta Teknologiaren arloan.

232 -tik 252 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top