Agustin Azkarate jakitunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedradunak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2021eko Saria jaso zuen azaroaren 9an, Gasteizko Santa Maria Katedralean.
Erakundeetako ordezkarien eta zientzia- eta kultura-arloko pertsona ezagunen presentzia zabalarekin, ekitaldirako aukeratutako lekua ezin egokiagoa izan zen: Gasteizko Santa Maria Katedrala, zeinaren berritze-planaren inspiratzaile intelektuala eta zuzendari zientifikoa izan baitzen Agustin Azkarate Garai-Olaun irakaslea.
Eva Ferreira García Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak hitzaldien txanda ireki zuen, Agustin Azkarateren irakaskuntza- eta ikerketa-lana azalduz, bere ustez, “bere diziplinaren esparru espezifikoa, Arkeologia, gainditzen baitu, beste espezialitate batzuekin elkarrizketa konplexu eta emankorra garatzeko”. Baina horretaz gain, errektoreak adierazi zuenez, bere lanean “badago ezagutza transferitzeko anbizio handia” eta beste esparru eta diziplina batzuetara aplikatzeko alderdi bat.
Ondoren, Sariaren erakunde babesleen ordezkari gorenek hartu zuten hitza. Alde batetik, Txomin García LABORAL Kutxako lehendakariak, Azkarate irakasleak bere espezializazio-arlotik harago indarrak mobilizatzeko duen gaitasuna azpimarratu zuen. Diziplina anitzeko eta lankidetzako dimentsioa, gazteen prestakuntzari nahiz mundu akademikoaren eta erakunde publiko eta pribatuen arteko zubiak ezartzeari aplikatzen zaiona. “Finean, pertsona berritzailea eta oso eskuzabala, ondare kultural, sozial eta zientifiko garrantzitsua utzi duena”, Txomin Garcíaren hitzetan. Gazte Sariaren irabazleari dagokionez, ondarea berreskuratzeko egindako lanaren balioa azpimarratu zuen, “hausnarketetarako espazio berriak sortuko dituelako”.
Bestalde, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak, Agustin Azkarateren ibilbidea kokatu zuen Araban XX. mendearen hasieran Eusko Ikaskuntzaren kide sortzaile diren Eguren, Barandiaran eta Aranzadi euskal arkeologiaren aitzindariek hasitako lanetan; lan horiek, Gerra Zibilaren eta gerraosteko lehen parentesiaren ondoren, Arabako Arkeologia Institutuak hartu zituen. Urkizak honela definitu zuen saritua: “Ondarearen Zientziaren arkeologo, irakasle, sustatzaile eta sozializatzailea; ezagutzaren ikertzaile eta esploratzailea, elkarlanaren, ahalegin bateratuaren eta helburu komunen inguruan sinergiak sortzearen aldeko apustua egiten dugunok inspiratu eta bultzatzen dituena”. Ane Zulaikari dagokionez, emakumea ikusarazteko planteamendua goraipatu zuen, “familia-dokumentazioan eta mikrohistorian murgiltzea proposatu du, euskal emakumearen memoria kolektiborako tresna gisa”.
Saria egiaztatzen duen diploma jaso eta gero, Agustin Azkarate akademikoak “Anboto eta Udalaitz begien bistan” dituen baserri batean bere familiaren jatorria eta haurtzaroa gogoratu zituen. Saria Vitoria-Gasteizi eskaini zion, “duela ia berrogei urte adoptatu ninduen eta naizen guztia zor diodan hiriari”. Arabako hiriburuak, hiri “aitzindari eta berritzaile” gisa, “ondarearen kudeaketa modu integralean, natura eta kultura uztartuz, sortzeko eta eraldatzeko ahalmen handia duen formula dela erakusten du”. Eta, azkenik, honako hau ziurtatu zuen: “Oinordetzan jasotako ondareak, izan ginenaren memoriak, nortasun propioa ematen digu, berezi egiten gaitu, behin betiko indartzen gaitu, globalizazioaren marea geldiezinari arrakastaz aurre egiteko”.
Nafarroako Foru Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollorentzat, gure lurraldea Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietan modu eraginkorrean eta errealean garatzen laguntzen duten ibilbideak aintzatesten dituen sari bat ezin da Nafarroatik kanpo geratu. “Bere dimentsio humanistiko, kultural, artistiko eta sozial nabarmenagatik”, Azkarate irakaslearen mailako pertsonek “harro sentiarazten gaituzte, ezagutzaren aldeko apustua egiten duen gizarteak soilik aurrera egin dezakeela uste dugunoi”. Era berean, Ane Zulaikaren lana eskertu zuen: “Emakumea eta gazteria erreferente intelektual bihurtzen diren euskal gizartearen onena ikusten”. Kontseilariak ez zuen bere hitzaldia itxi nahi izan Eusko Ikaskuntza nabarmendu gabe, “bere independentziagatik, aniztasun ideologikoagatik, errespetuaren eta elkarrizketaren alde egindako lanagatik”, Nafarroako Gobernuak balio horiek partekatzen baititu.
Ekitaldiaren amaieran, Iñigo Urkullu lehendakaria Azkarate irakasleari esker ona azaldu zion “Eusko Jaurlaritzaren solaskide etengabea izan da, bere ideiak eta proposamenak aurkeztu ditu eta bere lankidetza eskaini du aholkua eskatu diogun bakoitzean”. Bikaintasun profesionalaren adierazgarri dira Gasteizko Santa Maria Katedrala berritzeko plana eta “20 urtez katedrala berreraikitzeko abenturaren berri herritarrei eman zien kontzeptu eredugarria”. Lehendakariak Ane Zulaika ere zoriondu zuen. Izan ere, “begirada gazteak ere behar ditugu, bai, iragana ulertzeko eta gizarte arduratsu bat eraikitzen jarraitzeko”.
Agustin Azkaraterekin batera, Ane Zulaika ikus-entzunezko sortzaile gazteak jaso zuen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, gazteen sailean.
Iturria: Eusko Ikaskuntza
Basque Center for Macromolecular Design and Engineering-Polymat Fundazioko José Mª Asua Akademiako kideak, Sevillako Unibertsitatea eta Garcia-Cabrerizo Fundazioak eskaintzen duten "VVI. Profesor Martínez Moreno...
Teresa Catalán jakitunak "Bere Oiartzuna" obra estreinatu zuen Cádizeko musika espainiarraren festibalaren 13. edizioan. Córdobako Orkestrak Juan Luis Pérezen gidaritzapean eskaini zuen El Puerto de Santa...
Jakiundek 2015eko bigarren Ohiko Osoko Bilkura egin zuen ostiralean, azaroaren 13an Bergarako Olaso Dorrean. Teresa Catalán musikagile nafarrak eta Maria Jesus Esteban matematikari bizkaitarrak hartu zuten Jakitun Oso...
Enrique Zuazua jakituna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Matematika katedraduna, Friedrich-Alexander-Universität Erlangen-Nürnberg (FAU) erakundeko enbaxadore izendu dute. Unibertsitate alemaniarrak halako izendapena...
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Luis de Pablo jakitunaren"Pensieri: flauta eta orkestrarako rapsodia" estreinatu zuen urriaren 30ean Donostiako Kursaalen aretoa beterik zegoela. Ondoren EOSek Bilbo, Gasteiz eta...
William A. Douglass eta Jon Bilbaoren "Amerikanuak. The Basques in the New World" lana argitaratu zela 40 urte bete diren honetan, euskaldunen emigrazioaren eta munduan zeharreko presentziaren...
Jakiundeko jakituna Europako Akademiako kide izendatu dute. Europako Akademia osatzen duten zientzialarien eta ikertaileen helburua ikaskuntza, hezkuntza eta ikerketa sustatzea da. Akademia 1988an sortu zen...
Jakiundeko kidea Honoris Causa Doktore izendatu Euskal Herriko Unibertsitateak. Mª Jesús Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1956) Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et...
Etxepare Euskal Institutuak Mariasun Landa omendu zuen XXXIV. UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, uztailaren 8tik 10era Miramar Jauregian antolatutako Excellence in Basque Studies ikastaroaren bosgarren edizioan. Ikastaroan,...
"Hezurretan Idatzia" erakusketaren komisarioa da Jakiundeko kide eta UPV/EHUko antropologia fisiko katedraduna, Concepción de la Rúa. Erakusketa ekainaren 18tik abenduaren 8ra zabalik egongo da Bilboko Arkeologia...
Víctor Gómez Pin filosofoa Honoris Causa Doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Iñaki Goirizelaia jaunak, ekainaren 12an, Carlos Santamaría zentroan, Donostiako Ibaeta...
Aurten Zientzia eta Teknologiaren arlora zegokion saria Jakiundeko kide den neurologo eta ikerlariak eskuratu du, bereziki nabarmentzekoa baita ikerketa traslazionalean egin duen lana, aplikazio klinikoen oinarrizko ikerketa...
Jakiundek lehen aldiz Iruñean egin zuen bere Ohiko Bilkura Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP) gonbidatuta, apirilaren 17an. Akademiako kide batek bere lana edota bizipenenei buruzko hitzaldia eskaini ohi du bilkuretan...
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP) antolatuta, Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak "La sublime utilidad de la ciencia inútil" hitzaldia eskaini zuen Iruñeko Nafarroako Museoan...
Mariasun Landak azaroaren 12an, Donostiako Miramar Jauregian jaso zuen saria Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Idazleak bere testuekin beti "seduzitzeko" idatzi nahi izan duela adierazi zuen, bera seduzitzen duten...
Enrique Zuazuak Lorraineko Unibertsitateko Honoris Causa Doktoretza gradu eta titulua jaso du urriaren 9an, ikerketan egindako ekarpen garrantzitsuengatik eta Élie Cartan Matematika Institutuarekin egindako elkarlanagatik....
Bernardo Atxaga irabazi du Euskadi Literatura Saria 2014 euskarazko narratiba alorrean, "Nevadako egunak" liburuarekin. Epaimahaikideen esanetan, "hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu...
Esther Ferrerek "Egitura eta Proiektu Espazialak" erakusketa zabaldu du Parisen, Lara Vincy Galerian, irailaren 18tik azaroaren 9ra arte.
José Luis de La Cuesta Nazioarteko Zuzenbide Penaleko Elkartearen Ohorezko Presidente izendatu dute, azken bi agintaldietan elkarteko presidente izan eta gero. Aurrerantzean elkarteko batzorde exekutiboko kide izaten jarraituko...
Erakusketa artistak 70. hamarkadatik hona egindako autoerretratuetan oinarritzen da, eta instalazioak, bideoak eta ehun argazki baino gehiago Esther Ferrer MAC/VALen
Epai-mahaiak Mariasun Landaren literatura-lanen "oihartzun handia" azpimarratu du, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere, bere liburuak hainbat hizkuntzetara itzuliak baitaude. Idazlan horien "ikuspegi kritikoak...