Esteban Morrasen hitzaldia Nafarrroako Museoan

Esteban Morrasen hitzaldia Nafarrroako Museoan

Jakiundek 2022ko udaberriko Osoko Bilkura egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, Iruñean, apirilaren 29an.

Udaberriko Osoko Bilkuraren bezperan, Akademiak publiko orokorrari irekitako hitzaldi bat eskaini ohi du, eta, oraingoan, Esteban Morrás, Jakiundeko kide eta das-nano enpresako presidentea izan zen "Identitate digitala. Erabiltzale-kontsumitzaile izatetik hiritar izatera" hitzaldia emateko arduraduna, Nafarroako Museoan (Sto. Igandea, 47), 19:00etan, jendarteari zabaldutako solasaldian.

Esteban Morrasek azaldu zuen Internet pertsonak edo erakundeak identifikatzeko modu estandarrik gabe eraiki zela, eta, horren ondorioz, webgune bakoitzak erabiltzaile-izenak eta pasahitza dituzten tokiko kontuak eskaintzen dituztela gaur arte. Hala ere, Internet izugarri hedatu da, eta gero eta zerbitzu gehiago eta balio handiagokoak erabiltzen ditugu egunero; beraz, siloetan oinarritutako ikuspegia, non erabiltzaile bakoitzak identitateak mantendu behar dituen elkarreragiten duen gune bakoitzerako, jasangaitza eta ez-segurua bihurtu dela uste du.

Hitzaldian hainbat galdera luzatu zituen, hala nola, ea posible eta desiragarria ote den estandar bat sortzea gure nortasuna online munduan egiaztatzeko, aurrez aurreko munduan egiten dugun bezala, eta ea herritarrok gure datu pertsonalen gaineko subiranotasuna berreskura dezakegun. Era berean, arau berdinek balio ote duten sarean herritarrak izateko eta kontsumitzaile edo erabiltzaile izateko.

Erantzuna baiezkoa izan zen eta gaur egun garatzen ari diren tresnak eta horien inplikazioak azaldu zituen.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top