Daniel Innerarity 2022ko Bilboko Ospetsua

Daniel Innerarity 2022ko Bilboko Ospetsua

Daniel Innerarity (Bilbo, 1959) filosofoa Bilboko Ospetsu izendatu du hiriko Udalak, “Gizartea ikuspegi sakonetik ikertzeko eta aztertzeko duen gaitasunagatik, non gizakiak etorkizun hobea eta guztiontzat eraikitzeko aukeratu behar dituen bitartekoak eta tresnak balioesten diren”.

2001ean sortutako "Bilboko Ospetsuak" goraipamenaren helburua da beren ibilbideagatik hiriaren izen ona zabaltzen laguntzen duten pertsonak edo erakundeak aintzatestea.

Jakiundeko akademikoak abenduaren 15ean jasoko du saria, beste hiru ospetsurekin batera: Iraia Iturregi futbolari eta entrenatzaile ohia, Adolfo Arejita hizkuntzalari eta euskaltzaina eta Susana Rodriguez Vidarte, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako katedraduna. Ospetsuez gain, Enbaxadore bat ere badago: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS), martxoan mendeurrena ospatu zuena.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top