Daniel Innerarity 2022ko Ikerketako Sari Nazionala

Daniel Innerarity 2022ko Ikerketako Sari Nazionala

Daniel Innerarity Jakiundeko kideak 2022ko Humanitateen arloko Ramón Menéndez Pidal Ikerketako Sari Nazionala eskuratu du.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eskaintzen duen sariak "demokraziaren printzipio arauemaileak egungo gizarteetara egokitzeko egindako ekarpena" aitortu dio Daniel Innerarityri, eta epai mahaiak adierazi du "bere lanak politika hobeto ezagutzea eta giza bizikidetzarako ekarpen bereziki garrantzitsua eragin duela, demokrazia konplexuaren teoriaren bidez".

Daniel Innerarity Grau Ikerbasque ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Inteligentzia Artifiziala eta Demokrazia Katedraren titularra Florentziako Europako Institutuan, eta UPV/EHUren Globernance, Gobernantza Demokratikoaren Institutua zuzentzen du.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top