José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du

José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du

José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde la experiencia vital".

Larrea jauna Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean Donostian (E.S.T.E.). Bertan irakasle izan eta gero, 1980ean Euskal Administrazio Publikoan hasi zen lanean, eta harrez geroztik ardura ugari izan ditu. 1991ko otsailean Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburua izendatu zuten eta ondoren Ekonomia eta Ogasun sailburua. 1995ean kontseilari delegatu lanetan hasi zen Ibermátican eta 1998an erakundearen Administrazio Kontseiluak presidente exekutibo izendatu zuen. 1996-1999 artean, Euskaltel telekomunikazio konpainiako presidente izan zen eta  erakundearen sorreraz eta lehen urteetako jardueraz arduratu zen. Deustuko Unibertsitateko Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidente izan da 2006an sortu zenetik, 2011 arte, eta Ohorezko Presidente de gaur egun.

Elkarrizketa Diario Vasco egunkarian.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top