JAKIN-MINA 2018-2019 BIZKAIA ziurtagiri banaketa ekitaldia

JAKIN-MINA 2018-2019 BIZKAIA ziurtagiri banaketa ekitaldia

Bilboko Arte Ederren Museoan banatu ziren JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiriak maiatzaren 8an. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuen eskutik jaso zuten ikasleek ziurtagiria, Jesus Ugalde, JAKIUNDEko lehendakaria eta Arte Ederren Museoko eta JAKIUNDEko kide Miguel Zugaza bertan zirela. 

DBH 4. mailako 17 ikastetxeetako 122 ikaslek jaso dute aurten ziurtagiria, Bizkaiko JAKIN-MINA lau zikloetan parte hartzeagatik. Hiru ziklo Bilbon eskaintzen dira (bi UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta bat Deustuko Unibertsitateko La Comercial-en) eta Durangon bat (Bizenta Mogel Liburutegia)

Hauxek izan dira 2018-2019 edizioan parte hartu duten ikastetxeak: Aixerrota (Getxo), Arratia (Igorre), Begoñako Andra Mari-La Salle (Sestao), Beurko (Barakaldo), Eretzaberri (Güeñes), Ikasbide (Bilbo), Kirikiño Ikastola (Bilbo), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Laudio Ikastola (Laudio), Lauro Ikastola (Loiu), Leioako Mercedarias, Ondarruko institutua, Colegio Urdaneta, Colegio San Pelayo (Ermua), Santa Maria (Portugalete), Saturnino de la Peña (Sestao) eta Zallako institutua.

Arte Ederren Museoko auditorioan ziurtagiriak jaso eta gero, aintzineko eraikuntzaren atarian Miguel Zugaza zuzendariak Museoaren jatorria zein izan zen eta gaur egun edukia nola dagoen antolatua adierazi zien ikasleei. Ekitaldia Museoko bildumaren bisitaldi librearekin amaitu zen.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top