Iciar Astiasaran Jakiundeko lehendakariorde izendatua

Iciar Astiasaran Jakiundeko lehendakariorde izendatua

Iciar Astiasaran, Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologiako katedraduna, Elikaduren Zientzien Institutoko  (ICAUN) zuzendarikidea, eta Ikerketa errektoreordea, lehendakariorde izendatu du Jakiundeko lehendakariak. Barne araudiaren arabera, lehendakariordearen eginkizuna izango da Juan Ignacio Perez UPV/EHUko Fisiologia katedraduna eta Akademiako lehendakaria ordezkatzea bere zereginetan, ordezte, ez egote edo ezintasun kasuetan.

Juan Ignacio Perez buru duen Mahaia, honako kide hautetsiek osatzen dute Iciar Astiasaranekin batera: Andres Arizkorreta, Mª Isabel Arriortua, Agustin Azkarate, Humberto Bustince, Teresa Catalán, José Luis de la Cuesta, Maria Jesus Esteban, Sonia Gaztambide eta Helena Matute, Jakeline Barker idazkaria eta Juan José Álvarez diruzainaz gain.

Akademiako Batzarrak 2020ko azaroaren 8an egindako Ohiko Osoko Bilkuran hautatu zuen laur urteko agintaldian izango duen Mahaia.

Albistea Diario de Navarra egunkarian.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top