Juan Ignacio Perezek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso du

Juan Ignacio Perezek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso du

Juan Ignacio Perez jakitunak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2019 jaso zuen, Eusko Ikaskuntzako Iñaki Dorronsoro eta Laboral Kutxako Txomin Garcia presidenteen eskutik, uztailaren 9an Chillida-Lekun.

Sariaren 25. urteurrena zenez gero, banaketa aurretik omenaldia eskaini zitzaien sortu zutenetik saria eskuratu dutenei. Hala, bertan izan ziren Jakiundeko kide Juan José Álvarez (2015ean jaso zuen saria), Mariasun Landa (2014), Gregorio Monreal (2007), Gurutz Jauregui (2003) eta Jesus Altuna (1998).

Jesus M. Ugalde JAKIUNDEKO presidentea eta Pedro Miguel Etxenike Ohorezko Presidentea bertan izan ziren, eta beste agintarien artean, Nafarroako Unibertsitateko errektoreorde lanetan arduratu zen Iciar Astiasaran jakituna, saridunaren lana goraipatzeaz.

Juan Ignacio Pérez JAKIUNDEko JAKIN-MINA egitasmoaren koordinatzaile da eta Iciar Astiasarán Iruñeko JAKIN-MINA zikloko bost hitzaldien aurkezle izan da egitasmoaren 8 edizioetan.

Ekitaldiari buruzko irudiak eta informazioa Eusko Ikaskuntzaren orrialdean. 

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top