Maite Apezteguía saritu du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak

Maite Apezteguía saritu du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak

Maite Apezteguía akademikoak COAVN (Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro/Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) erakundearen saria jaso du "ALFAYOMEGA REHABILITACIÓN de CEMENTERIO de ZABALEGI" lanarengatik, Hirigintza/Esku-hartze Urbanoaren modalitatean.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, "sentikortasun handiz garatu da proposamena eta proiektatu dira itxiturak, karga poetiko handiko espazio bat lortuz. Hormen tratamenduak anbiguotasunarekin jokatzen du, eta horrek ezohiko emaitza lortzen du: horma zaharrak berreskuratzen dira, pitzadurak bere horretan utziaz; aurretik zeuden hormen jarraian eraikitzen diren horma berriak, bi hormak bereizita utziaz; hormak batzuetan opakuak dira eta beste batzuetan gardenak; ate aurreko eta soroen aurreko sareta gardena da: hilerri honen esperientziak bizipen bikotza eskaintzen du, bizitzatik kanpo nahiz bizitza barruan egotearena, bizitzatik heriotzerako pasadizoaren analogia modura. Epaimahaiak baloratu du, halaber, piezak erakusten duen paisaiarekiko atxikimendua; izan ere, haizearen soinuak areagotu egiten du tokiaren esperientzia paregabea, eta hilerria osatzen duten elementu bakanetako bakoitzak (atea, zuhaitza, gurutzea, zorua) berebiziko garrantzia du hilerriaren izaera ia mistikoa pizteko".

Jakitun nafarra Apezteguía Arquitects taldearen sortzailea da, eta Juan Carlos Linares eta Silvia Saldañarekin batera jaso du saria.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top