Miguel Zugaza Jakiundeko Udaberriko Hitzaldian

Miguel Zugaza Jakiundeko Udaberriko Hitzaldian

Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek apirilaren 7an egin zuen Bilkuraren ospakizunen baitan.

Prado Museoko zuzendari 15 urtez izan eta gero, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaritza hartu berri du Miguel Zugazak martxoan. Madrilera joan aurretik, 1996-2002 artean Arte Ederren Museoko zuzendari izana zen, beraz, itzuli eta gero eskaintzen zuen lehenengo hitzaldia zenez gero, arreta handia piztu zuen eta Gradu Aretoko lekuak berehala bete ziren.

Jakiundeko kideak bere lan-ibilbidearen laburpenaren bitartez, Bilbon urteetan zehar sortutako museoen ekarpenaren berri eman zuen eta, besteak beste, Arte Ederren Museoaren baitan aurrerantzean hiriarekin eta herritarrekin izan beharreko harremanaz hausnarketa egiten ari direla adierazi zuen. 

Hitzaldiaren grabaketa epe laburrean eskura egongo da Jakiunderen web honetan.

 

 

Artxiboak:
Deia_7-4-17_pag_1.pdf
253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top