Jakiunderen udaberriko Bilkura Mondragon Unibertsitatean

Jakiunderen udaberriko Bilkura Mondragon Unibertsitatean

Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura ospatu zuen Jakiundek apirilaren 20an, Orona Ideon, Mondragon Unibertsitateko Hernaniko campusean.

Jendarteari zabalik zegoen Bilkuraren lehenengo zatian, goizeko 10:00etan, 2017ko azaroko Bilkuran hautatutako hiru akademiko berriek haru zuten kargua:

- Humberto Bustince

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, (UPNA/NUP).

- Ander Gurrutxaga

Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia katedraduna, (UPV/EHU).

- Helena Matute

Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedraduna.

Hiru jakitun berri hauekin, 84 akademiko ditu orain Jakiundek guztira: 62 akamideko oso, zazpi kargugatiko akademikoak (zazpi unibertsitateetako errektoreak: Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsiateta, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Pabe eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea eta UNED), bost ohorezko jakitun, eta hamar jakitun urgazle gazte.

Jendarteari zabalik dagoen Bilkuraren lehenengo zatian Akademiako kide batek bere alorrari buruzko hitzaldia eskaini ohi du. Aldi honetan, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia eta Jakiundeko ohorezko jakitun Iosu Zabalaren txanada izan zen, “La experiencia cooperativa de Mondragon: La práctica de una utopía” hitzaldia eskaini zuelarik, Arrasateko Eskola Politeknikoaren sorreraren 75. urteurrenarena dela eta.

Artxiboak:
Entrevista_Jesus_Ugalde_21_de_abril_DV_02.pdf
253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top