Rafael Moneo, 2015eko Arkitektura Sari Nazionalaren irabazle

Rafael Moneo, 2015eko Arkitektura Sari Nazionalaren irabazle

Rafael Moneo jakitunak jaso du 2015eko Arkitektura Sari Nazionala. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia kontuan harturik bere obraren kalitatea eta nazioartean duen oihartzuna, pentsamolde arkitektonikoari egindako ekarpenak, eta munduko unibertsitate ospetsuenetan eskainitako irakaspenak. 

Epaimahaia Juan Navarro Baldeweg (2014ko Arkitektura Sari Nazionala), Lluís Clotet (2010ko Arkitektura Sari Nazionala), Simón Marchán Fiz (Arte Ederren Errege Akademiaren ordezkaria), Jordi Bonet i Armengol (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarreko ordezkaria), Ángela García de Paredes Falla (Espainiako Arkitektoen Elkargoen ordezkaria) eta Rafael de La-Hoz Castanys (Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Orokorraren ordezkaria).

Urtean behin banatzen den sari honek 80 urte baino gehiagoko antzinatasuna du, eta pertsona edota elkarte baten ezohiko ekarpenak saritzea du helburu, bere lanak Arkitekturaren alderdi sozial, teknologiko eta jasangarrien alde izandako eragina aintzat hartuz. Arkitektura Sari Nazionalak 60.000€-ko esleipena du eta Espainiako Sustapen Ministerioak eskaintzen du.

Hamasei hautagaitza aurkeztu zituzten sarira Arkitektura, Hirigintza edota Arte Ederren arloko hogeita lau elkarteek. Rafael Moneoren hautagaitza AV/Arquitectura Viva Arkitektura aldizkariek aurkeztu zuten.

253 -tik 273 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top