Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna da Jakiunde 2023 egutegiaren iraileko protagonista. Bere hitzetan, "gizarte aurreratu batek arazo korapilatsuentzako erantzunak behar ditu. Erantzun horietara iristeko jakintza, komunikazioa eta lankidetza beharko dugu."
Jakiundek Akademiako hamabi kide aurkezten dituen egutegi bat osatu du 2023an, 2022an sortutako lehen egutegiaren jarraipen modura. Egutegian aurkezten diren emakumezko jakitunek, ibilbide profesional luzea egin eta gero, bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta, beste emakumezko jakitun gazteago batzuk punta-puntako lana egiten ari dira beren lanbideetan.
Barakaldon jaioa (1963), Eva Ferrerira Matematikan da lizentziatua UPV/EHUn, Probabilitate eta Estatistikako masterra New York Universityren Courant institutuan eta Ekonomian doktore UPV/EHUn. Katedraduna da Ekonomia Aplikatuan 2005etik. Bere oinarrizko ikerketa-ildoak dira probabilitate eta estatistika metodoak, eta hainbat eremutan aplikatzen dira, hala nola sendagaiek medikuntzan dituzten efektuen analisian, finantzen arrisku sistemikoaren ebaluazioan edo hautapen alborapenak kristalezko sabai efektuan duen eraginean. Ikerkuntzan duen lidergoa etengabe islatzen da ikerketa proiektu eta ikertalde lehiakorren zuzendaritzan, hainbat artikulu argitaratu dituelarik nazioartean eragin handia duten aldizkarietan. Europako hainbat unibertsitatetan (Bath, Giessen eta Freiburg) egin ditu ikerketa egonaldiak irakasle gonbidatu gisa, eta Europatik kanpo hitzaldi gonbidatuak eman ditu, hala nola Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatean, AEBetako Louisiana State Unibertsitatean edo Indiako Ahmedabad unibertsitatean. Bost doktore tesi zuzendu ditu, nazioarteko eta euskarazko tesiak ere barne. UPV/EHUren Ekonomia Gaietarako eta Akademi Antolakuntzaren arloko errektoreorde (2004-2008) izan zen eta unibertsitate bereko idazkari nagusi (2009-2012), bai eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq, 2015-2019) buru ere. Azken urteotan, zientzia dibulgazioa sustatu du hainbat foro eta formatutan (hitzaldiak, solasaldien antolaketa eta dibulgazio artikuluak). 2020ko martxoaz geroztik, CEMAT Matematiken Espainiako Batzordearen adituen batzordeko kide da eta lagundu du koronabirusari buruzko datuen modelizazioa eta monitorizazioa hobetzeko proposamenetan. Eva Ferreira 2021eko urtarrilaren 25etik da Jakiundeko karguagatiko kidea, UPV/EHUko errektore izendatu zutenetik.
Basque Center for Macromolecular Design and Engineering-Polymat Fundazioko José Mª Asua Akademiako kideak, Sevillako Unibertsitatea eta Garcia-Cabrerizo Fundazioak eskaintzen duten "VVI. Profesor Martínez Moreno...
Teresa Catalán jakitunak "Bere Oiartzuna" obra estreinatu zuen Cádizeko musika espainiarraren festibalaren 13. edizioan. Córdobako Orkestrak Juan Luis Pérezen gidaritzapean eskaini zuen El Puerto de Santa...
Jakiundek 2015eko bigarren Ohiko Osoko Bilkura egin zuen ostiralean, azaroaren 13an Bergarako Olaso Dorrean. Teresa Catalán musikagile nafarrak eta Maria Jesus Esteban matematikari bizkaitarrak hartu zuten Jakitun Oso...
Enrique Zuazua jakituna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Matematika katedraduna, Friedrich-Alexander-Universität Erlangen-Nürnberg (FAU) erakundeko enbaxadore izendu dute. Unibertsitate alemaniarrak halako izendapena...
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Luis de Pablo jakitunaren"Pensieri: flauta eta orkestrarako rapsodia" estreinatu zuen urriaren 30ean Donostiako Kursaalen aretoa beterik zegoela. Ondoren EOSek Bilbo, Gasteiz eta...
William A. Douglass eta Jon Bilbaoren "Amerikanuak. The Basques in the New World" lana argitaratu zela 40 urte bete diren honetan, euskaldunen emigrazioaren eta munduan zeharreko presentziaren...
Jakiundeko jakituna Europako Akademiako kide izendatu dute. Europako Akademia osatzen duten zientzialarien eta ikertaileen helburua ikaskuntza, hezkuntza eta ikerketa sustatzea da. Akademia 1988an sortu zen...
Jakiundeko kidea Honoris Causa Doktore izendatu Euskal Herriko Unibertsitateak. Mª Jesús Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1956) Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et...
Etxepare Euskal Institutuak Mariasun Landa omendu zuen XXXIV. UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, uztailaren 8tik 10era Miramar Jauregian antolatutako Excellence in Basque Studies ikastaroaren bosgarren edizioan. Ikastaroan,...
"Hezurretan Idatzia" erakusketaren komisarioa da Jakiundeko kide eta UPV/EHUko antropologia fisiko katedraduna, Concepción de la Rúa. Erakusketa ekainaren 18tik abenduaren 8ra zabalik egongo da Bilboko Arkeologia...
Víctor Gómez Pin filosofoa Honoris Causa Doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Iñaki Goirizelaia jaunak, ekainaren 12an, Carlos Santamaría zentroan, Donostiako Ibaeta...
Aurten Zientzia eta Teknologiaren arlora zegokion saria Jakiundeko kide den neurologo eta ikerlariak eskuratu du, bereziki nabarmentzekoa baita ikerketa traslazionalean egin duen lana, aplikazio klinikoen oinarrizko ikerketa...
Jakiundek lehen aldiz Iruñean egin zuen bere Ohiko Bilkura Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP) gonbidatuta, apirilaren 17an. Akademiako kide batek bere lana edota bizipenenei buruzko hitzaldia eskaini ohi du bilkuretan...
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP) antolatuta, Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak "La sublime utilidad de la ciencia inútil" hitzaldia eskaini zuen Iruñeko Nafarroako Museoan...
Mariasun Landak azaroaren 12an, Donostiako Miramar Jauregian jaso zuen saria Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Idazleak bere testuekin beti "seduzitzeko" idatzi nahi izan duela adierazi zuen, bera seduzitzen duten...
Enrique Zuazuak Lorraineko Unibertsitateko Honoris Causa Doktoretza gradu eta titulua jaso du urriaren 9an, ikerketan egindako ekarpen garrantzitsuengatik eta Élie Cartan Matematika Institutuarekin egindako elkarlanagatik....
Bernardo Atxaga irabazi du Euskadi Literatura Saria 2014 euskarazko narratiba alorrean, "Nevadako egunak" liburuarekin. Epaimahaikideen esanetan, "hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu...
Esther Ferrerek "Egitura eta Proiektu Espazialak" erakusketa zabaldu du Parisen, Lara Vincy Galerian, irailaren 18tik azaroaren 9ra arte.
José Luis de La Cuesta Nazioarteko Zuzenbide Penaleko Elkartearen Ohorezko Presidente izendatu dute, azken bi agintaldietan elkarteko presidente izan eta gero. Aurrerantzean elkarteko batzorde exekutiboko kide izaten jarraituko...
Erakusketa artistak 70. hamarkadatik hona egindako autoerretratuetan oinarritzen da, eta instalazioak, bideoak eta ehun argazki baino gehiago Esther Ferrer MAC/VALen
Epai-mahaiak Mariasun Landaren literatura-lanen "oihartzun handia" azpimarratu du, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere, bere liburuak hainbat hizkuntzetara itzuliak baitaude. Idazlan horien "ikuspegi kritikoak...