Urriaren 9 eta 10ean JAKIUNDEk "Erronkak: Oroitzapen feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero" jardunaldia antolatuko zuen STM-San Telmo Museoa eta UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegiarekin batera, JAKIUNDEko kide Teresa del Valle, UPV/EHUko katedradun emeritu, eta Nuria Canoren koordinazioarekin.
Jardunaldiak 68ko maiatzaren eraginari buruz hausnarketa egitea izan zuen helburu, aurten 50. urte bete dituenez gero. 68ko maiatzak historian eta feminismoaren garapenean gaur arte izan duen inpaktua aztertzea eta egungo feminismoa ikuspegi historiko anitzen bitartez azaltzea izan zen jardunaldiaren xedea.
----
STM-San Telmo Museoan eskainitako topaketaren egitaraua:
Aurkezlea Teresa del Valle, UPV/EHUko katedradun emeritua eta JAKIUNDEko kidea, jardunaldiko koordinatzailea.
Trouble dans le féminisme ; France 1968-2018 / Arazoak feminismoan ; Frantzia 1968-2018, FRANÇOISE PICQ.
"Más allá de Europa. Feminismos y diversidad en el Mayo del 68", PILAR FOLGUERA.
"La fiesta en la habitación de al lado", MARIASUN LANDA.
"Memorias feministas: de cómo fuimos aflojando el corsé", MARINA SUBIRATS.
Moderatzailea: Jakeline Barker, JAKIUNDEko idazkaria.
---
JARDUNALDIKO HIZLARIAK:
FRANÇOISE PICQ. Zientzia politikoetan doktore, Paris-Dauphine Unibertsitateko irakasle emeritua. Feminismoaren historian aditua, teoria eta giza-mugimendu arloan. Emakumeen askapen mugimenduan eta ikasketa feministen garapenean hartu du parte 1970ko hamarkadaz geroztik. ANEF-en sortzailetako bat da (Ikasketa feministen elkarte frantziarra), egun erakundeko lehendakariorde da.
PILAR FOLGUERA. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Historia Garaikideko katedraduna eta Europako Integrazioaren Historiaren Jean Monnet Katedrako zuzendaria.
MARIASUN LANDA. Idazlea, JAKIUNDEko kidea. Euskarazko Haur Literaturako Lizardi Saria (1982), Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1991), Antonio Maria Labaien Saria (2002), Espainiako Kultura Ministerioaren Literatura Sari Nazionala (2003) eta Dabilen Elea saria (2011) literaturaren arloan egindako ibilbideagatik eta bere lanen izaera berritzaileagatik; Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2014.
MARINA SUBIRATS. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia katedraduna izana da, Bartzelonako inkesta Metropolitanoko zuzendaria, Gizarte Gaien Ministerioko Emakumearen Institutuko zuzendaria eta Bartzelonako Udaleko Hezkuntza zinegotzia.
Fraçoise Piq-en konferentziaren esteka
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...