Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeek Jakin-mina 2017-2018 egitasmoan parte hartzeko 4. mailako ikasleen izena emateko epea zabalik dute. Aurten zazpigarren edizioa beteko du egitasmoak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Arrasateko zikloak 3. edizioa beteko du eta aurten ziklo berria zabalduko da Tuteran, hiriko eta inguruko ikastetxeen arreta jada piztu duelarik.
Hortaz, Jakin-minak Bizkaian hiru ziklo izango ditu, Bilbon, eta Deustuko Unibertsitatean (La Comercial eraikinean eta CRAI liburutegiko Ellacuria aretoan) eta UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egingo dira, Kultura Zientifikoko Katedraren lankidetzarekin.
Lau ziklo egingo dira Gipuzkoan, hiru Donostian bertan, UPV/EHUko Joxe Mari Korta ikerketa zentroan eta Carlos Santamaria zentroan, Musikenen eta Nanogunen hitzaldi bana egingo direlarik. Gipuzkoako laugarren zikloa Arrasaten eskainiko da, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskola Politeknikoan. Gasteizen ziklo bakarra izango da, UPV/EHUko Lascaray Ikergunean.
Nafarroan bi ziklo eskainiko dira lehendabiziko aldiz. Iruñeko zikloan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren txanda da aurten, azken edizioan Jakin-mina hitzaldiak Nafarroako Unibertsitatean eskaini eta gero. Tuterako zikloa Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusean izango dira, estreinakoz, esan bezala.
Hitzaldiak hil honetan hasiko dira, azaroan, eta martxora arte luzatuko dira, hilero hitzaldi bat eskainiz, ziklo bakoitzak 5 hitzaldi dituenez gero.
Jakin-mina DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako egitasmoa da eta parte hartzaileen ezagutzarako grina sustatzea du helburu.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...