Enrique Echeburúa jakituna "Abuso de Internet. ¿Antesala para la adicción del juego de azar online?" plazaratu berri den liburuaren koordinatzaile izan da.
Interneten gehiegizko erabilerak hainbat pertsonen eguneroko bizitzan eragin negatiboa izan dezakeela adierazten du UPV/EHUko Psikologia katedradunak; lan jarduera, jarduera akademikoa eta giza-harremanen kalitatea kaltetu eta aisialdiaren erabilera desegokiak bultzatuz. Pertsona ahulenak jokoan, sexua harremanetan edota arazoak sor ditzaketen beste jokabidetan murgildu daitezke. Online jokoa, esaterako, indar handiz sartu da eta gazte jendearentzako erakargarri izan daitekeen itxura hartuz, kirol apustu modura esaterako. Hain zuzen ere, Internet bidezko jokoak (pokerra, kasinoak, bingoak eta online apustu-etxeak) anonimatua errazten dute, edozein unetan edota lekutan eskura daude, baita gazteenen eskura ere. Ondorioz, egoera honi aurre egiteko prebentzio-egitasmoen berregokitzea beharrezkoa da, baldintza berriei aurre egin ahal izateko.
Gaur egun Interneten eta online jokoen gehiegizko erabilerak psikologikoki zer eragin dakarren aztertu nahi du liburuak, harreman zuzena baitago bi faktoreen artean. Teknologia berriek dakartzaten arazoak zuhurki aztertu nahi ditu lan honek (bideo-jokoak, gailu elektronikoak), jokabide problematikoen babes eta arrisku faktoreak mugatzeko, eta familian, eskolan eta ingurunean prebentzio neurriak zehazteko.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...