Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko hiru Max Sari jaso ditu "Oskara" izeneko lanagatik: dantza-ikuskizun, dantza-talde eta janzkera onenaren sariak, hain zuzen ere.
Maiatzaren 31n jakin dugu 2017ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria Montxo Armendariz jakitunak jasoko duela. Epaimahaiak adierazi duenez, "Azken 30 urteetako funtsezko zinema-zuzendarietako bat da. Bere lanak oso modu berezian irudikatzen du belaunaldi oso bat, tokiko esparrutik harantzago joan diren eta publiko zabalari iristea lortu duten egunerokotasuneko istorioetan oinarrituta. Bere lan askotan, Euskal Herriaren alderdi bisualak, kulturalak eta etnografikoak islatzen dira". Saria udazkenean jasoko du Armendariz jaunak Miramar Jauregian.
Egun berean, arratsaldez, Pedro Miguel Etxenike Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak Real Academia de las Ciencias Exactas, Físicas y Naturales erakundeko kide kargua hartu zuen, bertako 35. domina beteko duelarik. Madrilen, Real Academiaren egoitzan egindako ekitaldian “Dinámica de iones y electrones en sólidos y superficies y pequeñas pinceladas sobre ciencia” izendapen hitzaldia eskaini zuen.
Amaitzeko, sari hirukoitza lortu du Maria Jesus Esteban Galarza jakitunak, Paris-Dauphine Unibertsitateko irakasle eta International Council for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) erakundeko presidenteak. Batetik, CAF-Elhuyar Merezimenduaren Saria jaso du, Valentziako Unibertsitateak Doctore Honoris Causa izendatu du maiatzaren 17an egindako ekitaldian eta, azkenik, Zientzien Europako Akademiak erakundeko kide egin du Matematika sailean.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...