JAKIN-MINA 2019-2020 NAFARROA amaiera ekitaldia irailaren 29an izango da CIVICAN-en, Iruñean, Ignacio López-Goñi, Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia katedraduna eta Zientzien Museoko zuzendariak, COVID19 gaitzari buruzko hitzaldi bat eskainiko duelarik.
Ekitaldia Juan Cruz Cigudosa, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak itxiko du. Urtero bezala, bertan izango dira era berean, JAKIUNDEko lehendakaria, Jesus M. Ugalde; UPNA/NUP-eko ikerketa errektoreordea, Patxi Arregui; Nafarroako Unibertsitateko ikerketa errektoreordea, JAKIUNDEko kide eta Iruñeko JAKIN-MINA zikloko aurkezlea, Iciar Astiasarán; eta Nora Alonso, JAKIUNDEko kidea eta Tuterako zikloko aurkezlea.
Nafarroako JAKIN-MINA 2019-2020 bi zikloek, honako 14 ikastetxetako DBH 4. mailako 88 parte-hartzaile izan dituzte: Alaitz (Barañain), Amazabal (Leitza), Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Argia Ikastola (Fontellas), Reyno de Navarra (Azagra), Larraitzar ikastetxea (Larraintzar), Miravalles-El Redín (Pamplona-Iruñea), Navarro Villoslada (Pamplona-Iruñea), Paz de Ciganda Ikastola (Pamplona-Iruñea), Pedro de Atarrabia (Atarrabia-Villaba), Toki ONa Institutua (Bera), Valle del Ebro (Tudela), Colegio Vedruna (Pamplona-Iruñea), Zizur (Zizur Mayor).
Pandemiak eragindako alarma egoeraren ondorioz JAKIN-MINAren 9. edizio honetako martxoko hitzaldi gehienak bertan behera gelditu zirenez gero, Nafarroako Iruñeko eta Tuterako zikloak launa hitzaldiekin amaitu ziren, ohiko bost hitzaldien ordez. Gainera, ezin izan zen ospatu apirila/maiatza artean Nafarroako Jauregian kontseilariarekin antolatu ohi den ziurtagiri banaketa ekitaldia. Hortaz, edizio honi iraileko ekitaldiarekin emango zaio amaiera.
JAKIN-MINA egitasmoak Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren eta Nafarroako Kutxako Fundazioaren babesa du, Nafarroako bi unibertsitateen lankidetzaz gain.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...