"Zientzia eta Ingeniaritza. Ezagutu eta Egin. Mundu hobea egiteko aukera ematen duen etorkizuna", horixe da Oihana Otaeguiren pentsamoldea, jakintza zientifikoa eguneroko bizitzan aplikatzea pasio bat da beretzat. Oihana Otaegui da Jakiunde 2022 Egutegiaren abuztuko protagonista.
Donostian jaioa 1976an, Automatika eta Industria Elektronikako ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean (1999), Industria Ingeniaritzako Masterra du (2003) eta Industria Ingeniaritza Doktoregoa (2005) unibertsitate horretan bertan. Lan profesionalari ikertzaile gisa ekin zion 1999an Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania). Orduan 6 hilabeteko egonaldiak egin zituen doktoregoa egiteko Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Bekarekin uztartuta. 2003-2007 aldian, Zirkuitu Integratuen Fraunhofer Institutuan (Erlangen, Alemania) ikertzaile nagusia izan zen, Sistema Eraginkorren Departamentuko Software Algoritmo Txertatuak izeneko ikerketa-lerroaren buru izan zelarik. 2007an Vicomtech zentroan abiatu zuen bere lana ikertzaile nagusi modura, garraio-sistema adimendunen ikerketa-lerroa abian jartzeko. 2009an, 25 ikertzailek osatzen duten Garraio Sistema Adimendunen Departamentuko zuzendari izendatu zuten.
Oihana, gainera, European Satellite Navigation Competition (Galileo Masters) delakoa Ebaluatzeko Zientzia Epaimahaiaren presidentea eta eskualdeko arduraduna (Gipuzkoa/Euskadi) da 2009tik. Alemaniako Anwendugszentrum Oberpfaffenhofen, ESA (European Space Agency) eta GSA (European GNSS Agency) erakundeek antolatzen dute lehiaketa hori. Halaber, UPV/EHUko irakasle elkartua da Garraio Sistema Adimendunen Masterrean, eta honako ikasgai hauek ematen ditu 2013tik ingelesez: Principles of Transport Modelling eta Communications.
Oihana Otaegui Jakiundeko kide urgazle gaztea izan da 2016k-2021 artean.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...