Alejandro Tiana jauna, UNEDeko errektorea eta Jakiundeko kargugatiko kidea, honoris kausa doktore izendatu du Extremadurako Unibertsitateak. Tiana jauna Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filosofía eta Letretan (Pedagodía) lizentziatu eta doktore da, eta UNEDeko Hezkuntza Teoria eta Historia katedraduna da. Gaur egungo hezkuntzaren historia, hezkuntza konparatua eta hezkuntza sistemen ebaluazioari buruzko 19 liburu eta 200 artikulu baino gehiagoren egile edo egilekide da.
Inbestidura-ekitaldian hezkuntzaren eraldaketaz hitz egin zuen eta azaldu zuenez: "Urruneko hezkuntzan egiten ikasi duguna balio handikoa da aurrez aurreko unibertsitateentzat, hain zuzen ere, ikaslearengan bakarrik ikasteko gogoa sustatzea, ez eskolan soilik, baizik eta beste bitartekoak erabiliz."
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...