Elhuyar Fundazioaren 2020 Merezimendu Saria eskuratu du Ana Zubiaga jakitunak, euskararen normalkuntzan eta zientziaren gizarteratzean egindako lanagatik.
Ana Zubiaga Euskal Herriko Unibertsitateko Genetikako katedraduna da, eta bere ikerketa-arloa Biologia eta Minbiziaren Genetika biltzen diren eremua da: diseinu esperimentalen barruan dauden eredu zelularren eta biologia molekular klasikoaren konbinazioa, hurbilketa genomikoak eta proteomikoak eta animalien eredu genetikoak.
Jakiundeko kideak Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen ikerketa-talde sendo bateko burua da, 2001etik. Talde hori irakasleek, doktoretza-aurreko eta -ondoko ikertzaileek eta Ikerbasqueko ikertzaileek osatuta dago. Taldeak bere ekarpenak egin ditu zenbait argitalpen garrantzitsuren bidez (Cell, Immunity, J Clin Invest, Nucleic Acids Res), non E2F faktoreen funtzio fisiologikoak eta patologikoak deskribatu dituzten, eta haien transkripzio-jardueraren eta minbizian eta ehunen degenerazioan duten inplikazioaren azpian dauden mekanismoak zehatz-mehatz analizatu. Taldeak modu aktiboan lan egiten du zenbait ikerketa-talderekin, estatukoak (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) zein nazioartekoak (NKI, Harvard, Karolinska, Kalifornia-San Diegoko Unibertsitatea).
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...