Ángel J. Gómez Montoro Nafarroako Unibertsitateko Madrilgo campuseko zuzendari izendatu du Alfonso Sánchez Tabernero errektoreak. Bere eginkizun nagusia Madrilgo harreman instituzionalak kudeatzea izango da.
Gómez Montoro jauna Nafarroako Unibertsitateko errektore izana da 2005 eta 2012 artean. Bere kargu berria Zuzenbide Fakultateko irakaskuntza eta ikerketa lanekin, eta Nafarroako Unibertsitateko Museoko Patronatuko lehendakaritzarekin bateratuko du.
Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate-Klinika eta profesionalentzako posgraduko ikasketak barne hartuko dituen bi eraikin altxatzen ari da unibertsitatea Madrilen. Jada bertan du Unibertsitateko Negozio-Eskola (IESE), beste auzune batean.
Jakiundeko ohorezko kidea 2017-2018 ikasturtean zabalduko diren Madrilgo fakultate eta ikastegietako jardueren koordinazioaz arduratuko da.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...