Jakiundeko ohorezko akademiko eta Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedradun eta errektore ohi Ángel J. Gómez Montorok Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea jaso du.
Zuzenbide Fakultateak Peñaforteko San Raimundo zaindariaren omenez antolatu dituen jardueren programaren barruan egin diote omenaldia. Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea justiziaren alorrean merituak lortu dituzten profesionalei ematen zaie, edo Zuzenbidearen eta Jurisprudentziaren arloan gertakari edo zerbitzu zibil nabarmenak saritzeko.
Ángel José Gómez Montoro Konstituzio Zuzenbideko katedraduna da Nafarroako Unibertsitatean. 1984an Zuzenbidean lizentziatu zen Madrileko Unibertsitate Konplutentsean, eta, ondoren, 1987an, Konstituzio Zuzenbidean eta Politika Zientziatan diplomatu zen Politika eta Konstituzio Ikasketen Zentroan. Estatuko Konstituzio organoen arteko gatazka izeneko tesiarekin doktoratu zen, Manuel Aragón Reyes irakaslearen zuzendaritzapean, eta lan horrengatik Madrileko Unibertsitate Autonomoaren Zuzenbide Fakultateko Doktoratuko aparteko saria 1993an.
1994 eta 1998 artean, Espainiako Konstituzio Auzitegiko letradu izan zen. 1999-2000 ikasturtean, Münsterreko Wilhelm-Westäflische Unibertsitatean (Alemania) egon zen Alexander von Humboldt fundazioaren ikerketa-beka batekin. 2001-2002 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko Ataleko zuzendari hasi zen, eta unibertsitate horretako errektore izan zen 2005 eta 2012 bitartean. Ondoren, 2012-2013 ikasturtean, Columbiako Unibertsitatean irakasle bisitari aritu zen.
2002. urtean Nafarroako Unibertsitateak eta Nafarroako Parlamentuak sortu zuten Parlamentu-zuzenbideko ikasgelako zuzendaria da Gómez Montoro irakaslea. 2013ko amaieratik, Nafarroako Unibertsitateko Museoko Patronatuaren presidentea da.
Iturria: Nafarroako Unibertsitatea
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...