Bernardo Atxaga irabazi du Euskadi Literatura Saria 2014 euskarazko narratiba alorrean, "Nevadako egunak" liburuarekin. Epaimahaikideen esanetan, "hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan". Ur Apalategi, Pello Otxoteko, Jon Kortazar, Arantxa Urretabizkaia eta Lourdes Otaegi epaimahaikideek azpimarratu dutenez: "testuinguru arrotzaren estimuluen haritik, narrazioan zehar iragana eta oraina, ozeanoaz alde batekoa eta bestekoa, errealitatea eta fikzioa, eta are ametsen mundua, txirikordatuz joango dira, azken orduetako tentsio uneetara heldu arte".
Idazle asteasuarrak 2013ko abenduan kaleratu zuen"Nevadako egunak" lana, Pamiela argitaletxearen eskutik. Aurtengo apirilean, Espainiako Kritikaren Saria irabazi zuen liburu beragatik, euskarazko narratibaren alorrean.
Informazio-iturria: EFE
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...