José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde la experiencia vital".
Larrea jauna Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean Donostian (E.S.T.E.). Bertan irakasle izan eta gero, 1980ean Euskal Administrazio Publikoan hasi zen lanean, eta harrez geroztik ardura ugari izan ditu. 1991ko otsailean Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburua izendatu zuten eta ondoren Ekonomia eta Ogasun sailburua. 1995ean kontseilari delegatu lanetan hasi zen Ibermátican eta 1998an erakundearen Administrazio Kontseiluak presidente exekutibo izendatu zuen. 1996-1999 artean, Euskaltel telekomunikazio konpainiako presidente izan zen eta erakundearen sorreraz eta lehen urteetako jardueraz arduratu zen. Deustuko Unibertsitateko Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidente izan da 2006an sortu zenetik, 2011 arte, eta Ohorezko Presidente de gaur egun.
Elkarrizketa Diario Vasco egunkarian.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...