Arabako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González Vicente jaunak, Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak banatu ditu 5 hitzaldiko egitasmoan parte hartu duten 4. DBHko ikasleen artean.
Arabako Foru Jauregian ospatutako ekitaldian, ziurtagiriak jasotzeaz gain, Ahaldun Nagusiak eskainitako itxiera hitzaldia, zikloko seigarrena, entzun ahal izan zuten Aguraingo Aniturri, Duranako Ikasbidea Ikastola, eta Gasteizko Ekialdea eta Sagrado Corazón-Carmelitas ikastetxeko ikasleek.
Ahaldun Nagusiak Arabako erakunde-egituraren eta funtzionamenduaren berri eman eta Foru Aldundiaren eskuduntzak zeintzuk ziren adierazi zien, besteak beste, ikasleei. Hitzaldia eta gero, Ahaldun Nagusiari galderak egiteko aukera izan zuten eta ziurtagiriak jaso ondoren berarekin bertatik bertara hitz egin zuten neska-mutilek.
Ekitaldian Jakiundeko lehendakariak, Jesus M. Ugaldek, eta Joaquín Gorrochategui jakitunak hartu zuten parte. Gorrochategui jauna Agustin Azkaraterekin batera Gasteizko UPV/EHUko Lascaray Ikergunean eskaintzen den Jakin-mina Araba saioen ohiko aurkezle da.
Hitzaldia eta gero, freskagarri bat eskaini zien Arabako Foru Aldundiak ikasle eta irakasleei eta hauek Ahaldun Nagusiarekin solasean jarraitu zuten bertan.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...