Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria jauna, Jakin-mina 2016-2017 edizioan parte parte hartu duten ikasleei ziurtagiriak banatzeaz arduratu zen Bizkaiko Foru Jauregian antolatutako ekitaldian.
Egitasmoan Bizkaiko 21 ikastetxek hartu dute parte seigarren edizio honetan, eta horietatik 115 ikaslek jasoko dute ziurtagiria. Ekitaldian 17 ikastetxek eta 95 ikaslek hartu ahal izan zuten parte, azterketak eta bestelako ekitaldiak medio.
Jakin-mina 2016-2017 edizioan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda, honako hau:
Aixerrota (Getxo), Amor Misericordioso (Bilbo), Ander Deuna Ikastola (Sopela), Arratia BHI (Igorre), Azkorri (Getxo), Begoñako Andra Mari-La Salle Sestao, Beurko BHI (Barakaldo), Gurutzeta-Cruces BHI (Barakaldo), Colegio Vizcaya (Zamudio), Eretzaberri BHI (Sodupe-Güeñes), Fray Juan de Zumarraga BHI (Durango), Kirikiño Ikastola (Bilbao), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Miguel de Unamuno BHI (Bilbao), Ntra. Sra. del Carmen (Portugalete), Ntra. Sra. de las Mercedes-Mercedarias (Leioa), Padre Andres Urdaneta, Ondarroa BHI, Sta. María Portugalete, Saturnino de la Peña BHI (Sestao) eta Zalla BHI (Zalla).
Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariaren aurkezpena eta gero, Unai Rementería Ahaldun Nagusi jaunak banatu zizkien ziurtagiriak ikasleei banan-banan. Banaketa egin eta ohiko argazkiak atera eta gero, Ahadun Nagusiak ikasleei hitz egin zien, haiek zorionduz eta esfortzuari eta jakiteko grinari eusteko gomendatuz.
Ekitaldia amaitzeko, ikasle eta haiekin etorritako irakasleek Bizkaiko Fou Jauregiaren bisita gidatua egin zuten.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...