Víctor Gómez Pin filosofoa Honoris Causa Doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Iñaki Goirizelaia jaunak, ekainaren 12an, Carlos Santamaría zentroan, Donostiako Ibaeta campusean.
Akademiako jakitun osoaren eskertze hitzaldiak honako izenburua zuen: "Joniatarren Fisikaren eta XX. mendeko Fisikaren ondotik, Metafisikaren Jaiotza eta Pizkundea".
Víctor Gómez Pinek (Bartzelona, 1944) Filosofia ikasi zuen Sorbonan (Paris) eta bertan lortu zuen Doktore titulua ordena aristotelikoari buruzko tesi batekin. 1979tik 1993ra Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia irakasle izan zen, eta Katedraduna 1986az geroztik. Gaur egun Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia Katedraduna da eta Epistemologia, Filosofia eta Matematikak eta Funtsezko Filosofia gaiak irakasten ditu bertan.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...