Jakiundeko jakituna Europako Akademiako kide izendatu dute. Europako Akademia osatzen duten zientzialarien eta ikertaileen helburua ikaskuntza, hezkuntza eta ikerketa sustatzea da. Akademia 1988an sortu zen eta 2.000 kidetik gora du gaur egun; horien artean, honako gaietan adituak: natur zientziak eta teknologia, zientzia biologikoak eta medikuntza, matematikak, letrak eta humanitateak, zientzia kognitiboak eta sozialak, ekonomia eta zuzenbidea. Akademiak Graz Informazioa Zentroan du egoitza, Grazeko Teknologiako Unibertsitatean, Austrian.
Enrique Zuazua (Eibar, Gipuzkoa, 1961) Matematikan lizentziaduna da (sari berezia) EHUn, doktorea (sari berezia) EHUn (1987) eta Frantziako Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1988); Matematika Aplikatuko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM) 2001etik. 2008-2015 artean Ikerbasque - Zientziarako Euskal Fundazioan egin du lan, BCAM-Basque Center for Applied Mathematics Ikergunea sortzeko helburuarekin. “Partial Differential Equations, Control and Numerics” ikertaldea zuzendu zuen bertan. BCAM-ek Severo Ochoa aipamena jaso zuen 2014an.
Eskuratu dituen sarien artean azpimarratzekoak dira Euskadi Saria Zientzia eta Teknologia modalitatean (2006), Julio Rey Pastor Saria Matematikan eta Informazio eta Komunikazio Teknologietan (2007), Humboldt Ikerketa Saria (2013); Toulouseko Matematikako eta Informatikako Nazioarteko Zentroko (CIMI) bikaintasun-katedra (2013-2014 ikasturteko bigarren seihilekoan) eta Frantziako Lorraineko Unibertsitateak Honoris Causa Doktore izendapena 2014an.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...