Arrakasta handiz antolatu zuen Jakuindek Unibertsoaren soinua: Musika, Izarrak eta Ohitura Zaharrak ekitaldia, Uxueko Upnako uda ikastaroen baitan, abuztuaren 7an eta 8an, Humberto Bustince Jakiundeko kideak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedradunak koordinatuta.
Musikari dagokionez, larunbatean, David Gálvezek zuzendutako Iruñeko Ganbera Abesbatzaren kontzertua, eta Teresa Catalán, konpositorea, Jakiundeko kide eta Vianako Printzea Sariaren irabazlearen hitzaldia eskaini ziren. Igandean, hasteko, Itziar Sánchez Remón abeslariak eskaini zuen kantaldia eta, ikastaroa amaitzeko, arratsaldean, Jakiundeko kide Maria Bayo sopranoak errezitala eskaini zuen, Hélène Lucas pianistarekin batera,Sta. Maria eliza-gotorlekuan. Bete egin zen aretoa.
Ohitura zaharrei dagokionez, Olatz González Abrisketa, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozialeko irakasleak, La Pelota Vasca hitzaldia eskainiko du, eta izen bereko dokumentala ikusgai izango da ondoren.
Izarren txandan, Manuel Seara Valero, Radio 5-eko "A Hombros de Gigantes" irratsaioko zuzendariak goizez, eta arratsaldez Javier Armentia, Roberto García, Fernando Jáuregui eta Joaquín Sevillak eskaini zituzten hitzaldiak.
Abuztuak 7an gauez, 21:00etan, Perseiden behaketa antolatu zuten Iruñeko Planetarioak eta Astronavarra Elkarteak.
Bigarren ikastaroa, Uxue, Erresumako Unibertsitatea: Zientzia mota guztietako Arteentzat, abuztuko azken asteburuan izango da, 28an eta 29an.
Musika Iruñeko Orfeoiak jarriko du larunbatean, Jakiundeko kide Igor Ijurraren zuzendaritzapean, eta igandean, Musika eta Emozioak hitzaldi-kontzertua eskainiko dute Jokin Zabalzak, Jaime Berradek eta Madalena D'Oliveirak.
Jakiundeko kide eta Euskal herriko Unibertsitateko katedradunek, Agustin Azkaratek (Arkeologia) eta Conchi de la Rúak (Antropologia Fisikoa), kultura ondoreaz eta arbasoen ondoreaz (haien hezurren bitartez) hitz egingo dute, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.
Maite Apezteguía arkitektoak Familiei eta beste biztanleei buruz hitz egingo du; Juan José Pons, Nafarroako Unibertsitateko Geografia eta Lurraldearen Antolakekuntzako irakasleak Uxueko iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko paisai bereziari buruz, eta Alfredo Asiain, Upnako Nafarroako Ondare ez materialaren Katedrako zuzendariak, eta Isabel Merino, erakunde bereko ikertzaileak, Uxueko ondare ez materialari buruz arituko dira.
Uxueko eraikuntza bereziak ezagutzeko aukera ere izango da, Esther Lezaren bisita gidatuen eskutik, eta hilabete hasieratik herriko kaletan ikusgai daude Iruña Cormenzana margolariaren Katedrak eta Kaleak erakusketako lanak.
Hitzaldien sarrera doan da, lekuak bete arte, Erronda Pasealekuan. Kontzertuak Santa Maria eliza-gotorlekuan eskaintzen dira eta sarrera doan izango da, lekuak bete arte, Iruñeko Orfeoiaren kontzertuan ezik (izena ematea derrigorrezkoa da, sarrerak agortu dira Jakiundeko webean).
www.jakiunde.eus/ujue2021
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...