Jakiundek "Pandemiak erakutsi diguna" solasaldiak antolatu ditu urriaren 21ean eta 22an, ostegunez eta ostiralez, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Museoan, Iruñean.
Osteguneko mahaikideak:
- Imma Aguilar Nàcher, FECYT-Espainiko Zientzia eta Teknologiarako Fundazioko zuzendaria.
- Itziar Alkorta Idiakez, bioetika ikerketa lerro nagusi duen UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko irakaslea, UIK-Udako Ikastaroen zuzendaria eta Jakiundeko kidea.
- Ignacio López Goñi, Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia katedraduna eta Zientzia Museoko zuzendaria.
Ostiraleko mahakideak:
- Adela Asua, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua, Espainiko Konstituzio Auzitegiko magistratua (2011-2017) eta Estatu Kontseiluko kide iraunkorra
- Antonio Moreno Ibáñez, Nafarroako UnibertsitatekoEkonomia eta Finantza alorreko katedraduna.
- Isabel Sola, Bioteknologiako zentro nazionaleko ikertzailea da (CSIC-UAM) eta jaso berria du Karlos III.aren Gurutzea.
Iciar Astiasaran, Jakiundeko lehendakariordea, Nafarroako Unibertsitateko Bromatologia eta Nutrizio katedraduna eta Ikerketa Errektoreordea izango da solasaldien moderatzailea.
Covid-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: bost milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean,
emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko –zentzurik baldin badauka halakorik esateak–. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena. Eta horretarako, Jakiundek, diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatuko ditu. Uste dugu elkarrizketak –hainbat esperientzia eta ezagutzaesferatatik abiatuta ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak. Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun bi saioetan.
Gure gizarteak bizi izan duen muturreko ziurgabetasun egoeran indarrean zein mekanismo egon diren aztertuko dituzte mahaikideek, eta etorkizunean sor daitezkeen beste ziurgabetasun egoerei aurre egiteko bizitakoa baliagarria izango ote zaigun adieraziko digute.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...