"COVID-19rekin elkarbizi eta TEKNO-COVID-19 borrokatu" horixe da Humberto Bustince eta Javier Echeverría Jakiundeko kideek aztertuko duten gaia, irailaren 23an, asteazkenez, arratsaldeko 19:00etan CIVICANen, Iruñean.
Humberto Bustince, UPNA/NUPeko Zientzia Konputazionaleko eta Adimen Artifizialeko katedradunak, eta Javier Echeverría, zientziaren filosofoak, "CIVICAN Topaketa" honetan datu-zientziak eta adimen artifizialak pandemiaren kudeaketan izaten ari den eraginari buruz hausnartuko dute, bai osasun arloari dagokionez, baita sozialki ere. Era berean, pandemiari buruz gizartean zabaltzen ari diren diskurtso komunikatiboen inpaktuaz arituko dira.
Sarrera doan da baina aldez aurretik izena eman behar da honako telefonoan: 948 222 444. Auditoriumaren edukiera mugatua da. Topaketak indarrean daude segurtasun neurriak izango ditu, derrigorrezkoa izanik distantzia eta maskararen erabilera.
Topaketa Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatua da Jakiunderen lankidetzarekin.
Humberto Bustinceri elkarrizketa Radio Nacional-en.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...