"Abuso Sexual en la infancia. Nuevas perspectivas clínicas y forenses" liburua plazaratu berri du Enrique Echeburuak, UPV/EHUko Psikologia Kliniko katedradunak, Cristina Guericaecheverría psikologoa eta terapeutarekin batera. Lanak neska-mutilekin eta haien familiekin jarraitutako prozesu terapeutikoa aztertzen du, baita adin-txikikoen jazarleekin egindako esku-hartze terapeutikoa ere, egiazko hainbat kasu klinikoak oinarritzat harturik. Egileen esperientzia klinikoa da lanaren euskarria, biktimaren zein erasoltzailearen tratamenduari eta terapiari dagokionez. (Ed. Ariel, 2021).
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...