Enrique Echeburua Jakiundeko akademikoak Gizarte Zientzien eta Humaniteeen alorreko 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria irabazi du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaintzen duen sariak jarduera zientifikoa sustatzea du helburu nagusia, baita Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikertzaileek eta talde kualifikatuek egiten dituzten ahaleginak sustatzea eta bultzatzea ere, betiere horien lanak oso eragin positiboa badu Euskadin.
Enrique Echeburua Psikologia Klinikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean, eta Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikoko (CIBERSAM) ikertzaile seniorra. Psikologian lizentziaduna eta doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Londresko Unibertsitateko Middlesex Hospital-eko Portaera Terapiaren Unitatean (Meyer doktorea) sakondu zuen bere prestakuntza.
Honako arloak ikertu ditu batik bat: familia-indarkeria, sexu- erasoak, joko patologikoa, buru-nahasmendu larriak eta auzitegiko psikologia klinikoa.
Kriminologiaren Euskal Institutuaren kide sortzaile izan zen eta Indarkeria Ikertzeko Sofia Erregina Zentroko Aholkularitza Batzordeko kide hura sortu zenetik. Psikologia Klinikoko Ikerketa Talde Kontsolidatuko zuzendaria da eta Psikologiari eta Gizarteari buruzko XXI. Mendeko Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko kidea. Espainiako eta nazioarteko hainbat argitalpen-batzordeko kide da eta 38 liburu idatzi ditu.
Euskal Biktimologia Elkarteko presidentea izan da, eta Esperientzia Traumatikoetako Biktimei Laguntza izeneko EHUko espezialista-graduondoaren zuzendarikidea.
Euskadi Ikerkuntza Sariaz gain, Centro de Investigación y Terapia de Conducta, CINTECOren (Madrid, 1990) eta Psikologoen Elkargo Ofizialaren Rafael de Burgaleta sariak (Madrid, 1994) eskuratu ditu.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...