Jakin-mina 2018-2018 Araba ziurtagiri banaketa ospakizuna Gasteizko Foru Diputazioaren Jauregian izan zen apirilaren 10ean. Ekialdea, Ikasbidea Ikastola, Mendebaldea, Miguel de Unamuno, San Prudencio eta San Viator ikastetxeetako 26 ikaslek Igone Martínez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol diputaturen eskutikl jaso zuten Jakin-mina ziurtagiria.
Jakin-mina saioan izena emandako DBH 4. mailako ikasleak irakasleekin etorri ziren ekitaldira. Bertan, Jesus Ugalde, Jakiundeko lehendakariak eman zien ongi etorria eta gazteen ezagutze zabaltzeko asmoa duen egitasmoan parte hartu izana eskertu zien. Zikloan, punta puntako ikerkuntzen, asmakizunen eta lanen berri hitz egiten diete alor anitzeko adituek parte hartzaileei.
Jakiundeko lehendakariarekin batera, zikloan hitzaldiak aurkeztu dituzten akademikoak ere izan ziren ziurtagiri banaketan, hala nola, Agustín Azkarate, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedraduna, eta Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako zuzendaria; Joaquín Gorrochategui, Euskal Herriko Unibertsitateko Linguistika Indoeuropear katedraduna eta Lourdes Basabe-Desmonts, Kimikan doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Ikerbasqueko ikertzailea.
Igone Martínez de Luna andreak ziurtagiria banatu eta gero, bertaratutako guztiek, gazte zein helduek, elkarrekin apertitibo bat hartu eta elkarren artean hitz egiteko aukera izan zuten.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...