JAKIN-MINA 2018-2019 ARABA zikloko parte hartzaileek maiatzaren 29an jaso zituzten ziurtagiriak Artiumen, Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren eskutik.
Jesus Ugalde, JAKIUNDEko lehendakariak aurkeztu zuen ekitaldia eta Hezkuntza sailburu andreak ondoren eskaini zuen hitzaldian Akademiaren lana goraipatu zuen JAKIN-MINA egitasmoa sortzeagatik eta zortzigarren urtez jarraian antolatzeagatik. Era berean, bertaratutako ikasleen lankidetza eskertu zuen, haiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako JAKIN-MINA egitea. Azkenik, eguneko protagonistei zuzendu zitzaien, DBHko 4. mailako ikasleak, haientzako egiten baita JAKIN-MINA, azaroa eta martxoa artean, hilean behin, ostiralez, 17:30ean, eskolaz kanpo eskaintzen den bost hitzaldiko zikloa.
Sailburuak edizio honetan eskaini diren hitzaldien gainbegirada eskaini zuen bere hitzaldian, gaien aniztasuna eta hizlarien kalitatea azpimarratuz:
Diosas y dioses griegos, Ana Iriarte, Aintzinako Historian katedraduna, Letren Fakultatea, UPV/EHU.
Kirol-erakundeen antolakuntza-egitura eta hauen emaitzak, Aduna Badiola, Hezkuntza Fisikoa eta Kirola saila, Hezkuntza Fisikoa eta Kirola Fakultatea, UPV/EHU.
Eguraldia, gu harritzeko prest!, Eguzkiñe Iturrioz, Meteorologoa, Tecnalia.
Ese idioma raro y poderoso: la literatura vasca explicada en español, Iban Zaldua, idazlea, 2006 Euskadi Literatur Saria.
The Plague: a multidisciplinary approach, Javier Garaizar, Mikrobiologia katedraduna, Farmazia Fakultatea, UPV/EHU.
Ziurtagiriak jaso eta gero, Artium bisitatzeko aukera izan zuten ikasle eta irakasleek, eta beraiekin batera Arabako zikloko aurkezletako bik, JAKIUNDEko kide Joakin Gorrotxategi, UPV/EHUko Linguistika Indoeuroparreko katedraduna, eta Mikel Santesteban, UPV/EHUko Ramon y Cajal ikertzailea eta Gogo Elebiduna ikerketa taldeko kidea.
Edizio honetan JAKIN-MINA saioan parte hartu duten ikastetxeak: Ekialdea, Federico Baraibar, Ikasbidea Ikastola, Koldo Mitxelena, Mendebaldea, Miguel de Unamuno eta San Viator.
Egitasmoan izena emandako 37 neska-mutiletatik 26 ikaslek jaso dute ziurtagiria, UPV/EHUko Lascaray zentroan egiten den zikloak eskaintzen dituen bost hitzaldietatik gutxienez lau hitzaldietan parte hartzeagatik.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...