JAKIN-MINA 2018-2019 GIPUZKOA ziurtagiri banaketa ekitaldia

JAKIN-MINA 2018-2019 GIPUZKOA ziurtagiri banaketa ekitaldia

Maiatzaren 3an ospatu zen JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiri banaketa ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundian. Ohi bezala, Markel Olano diputatu nagusiak banatu zizkien ziurtagiriak egitasmoan parte hartu zuten ikasleei.

Aurten 20 ikastetxetako 4. DBHko ikasleek hartu dute parte Gipuzkoako JAKIN-MINA zikloetan. Hiru ziklo eskaini dira Donostian eta bat Arrasaten.

Guztira 153 ikaslek hartu dute parte, 125 neskek eta 28 mutilek baino ez! 153 parte hartzaileetatik 101 ikaslek eskuratu dute ziurtagiria, izena emandako bost hitzaldiko zikloko gutxienez lau hitzaldietara joateagatik. Azpimarratzekoa da ikaslek askok ez dutela huts egin ziklo osoan.

Egitasmoaren zortzigarren edizioan parte hartu duten Gipuzkoako ikastetxeak honako hauek izan dira:

Antigua-Luberri (Donostia), Arizmendi Ikastola (Arrasate), Arrasateko Institutua, Axular (Donostia), Txindoki (Beasain), Haurtzaro (Oiartzun), Herrikide (Tolosa), Jakintza (Ordizia), La Salle Berrozpe (Andoain), La Salle San José (Beasain), Leizaran (Andoain), Lizardi (Zarautz), Pasaia Lezo Lizeoa, Donostiako Santa Teresa, San Patricio eta Summa Aldapeta, Urretxu-Zumarraga Ikastola Usandizaga-Peñaflorida-Amara (Donostia), Talaia (Hondarribia) eta Zumaiena (Zumaia).

Ekitaldian izan dira JAKIUNDEko lehendakaria, Jesus Ugalde, eta JAKIUNDEko ohorezko kide eta Mondragon Unibertsitateko errektore izandako Iosu Zabala, bera baita MUko Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen den Arrasateko zikloko aurkezlea.

Zortzigarren edizio honetan Donostiako zikloak Joxe Mari Korta Zentroan, DIPC-n, CICNanogunen eta Musikenen eskaini dira.

Ziurtagiri banaketa eta gero, diputatu nagusiak Foru Jauregiko areto nagusien bisita gidatua eskaini die bertaratutakoei eta Diputazioaren jatorriaren historia azaldu die, besteak beste.

274 -tik 278 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top