Bilboko Arte Ederren Museoan banatu ziren JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiriak maiatzaren 8an. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuen eskutik jaso zuten ikasleek ziurtagiria, Jesus Ugalde, JAKIUNDEko lehendakaria eta Arte Ederren Museoko eta JAKIUNDEko kide Miguel Zugaza bertan zirela.
DBH 4. mailako 17 ikastetxeetako 122 ikaslek jaso dute aurten ziurtagiria, Bizkaiko JAKIN-MINA lau zikloetan parte hartzeagatik. Hiru ziklo Bilbon eskaintzen dira (bi UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta bat Deustuko Unibertsitateko La Comercial-en) eta Durangon bat (Bizenta Mogel Liburutegia)
Hauxek izan dira 2018-2019 edizioan parte hartu duten ikastetxeak: Aixerrota (Getxo), Arratia (Igorre), Begoñako Andra Mari-La Salle (Sestao), Beurko (Barakaldo), Eretzaberri (Güeñes), Ikasbide (Bilbo), Kirikiño Ikastola (Bilbo), Lauaxeta Ikastola (Zornotza), Laudio Ikastola (Laudio), Lauro Ikastola (Loiu), Leioako Mercedarias, Ondarruko institutua, Colegio Urdaneta, Colegio San Pelayo (Ermua), Santa Maria (Portugalete), Saturnino de la Peña (Sestao) eta Zallako institutua.
Arte Ederren Museoko auditorioan ziurtagiriak jaso eta gero, aintzineko eraikuntzaren atarian Miguel Zugaza zuzendariak Museoaren jatorria zein izan zen eta gaur egun edukia nola dagoen antolatua adierazi zien ikasleei. Ekitaldia Museoko bildumaren bisitaldi librearekin amaitu zen.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...