Enrique Echeburúa Odriozola jakitunak Euskadi Ikerkuntza Saria 2017 Gizarte Gaiak eta Humaniteen arloan jaso zuen ekainaren 5ean Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik.
Cristina Uriarte sailburuak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak ematen duen saria Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Klinikoko katedradunak jaso du, psikologia klinikoaren esparruan garrantzia sozial handiko gaien inguruan garatu duen ikerketa aplikatuagatik, hala nola, bikotekidearen kontrako indarkeria, sexu-erasoak, jokoarekiko menpekotasuna eta substantziarik gabeko adikzioak, eta antsietate-nahasmenduak.
Jakiundeko akademikoak bikotekidearen kontrako indarkeria kasuetan laguntza psikologikoa emateko Eusko Jaurlaritza, Emakunde, eta Foru Aldundien artean itundutako hainbat programa abian jartzeko ardura izan du, baita sexu-erasoak jasan eta Justiziaren aurrean agertu behar izaten duten adin txikikoei babesa emateko protokolo bat garatzeko ardura ere. Echeburua irakaslearen lan-taldeak diseinaturiko programak, biktimak eta tratu txar emaileak artatzeko Euskadiko erreferentziazko zentroetan aplikatzen dira. Gainera, Bikote barneko Indarkeria-arriskua Aurreikusteko Eskala ere diseinatu du talde horrek, egun ofizialki Ertzaintzak darabilen instrumentua izanik hori.
Sari banaketa ekitaldia Lehendakaritzaren egoitzan izan zen, Gasteizen. Gobernuko kideez gain, senitartekoak eta lagunak izan zituen ondoan Echeburúa jaunak, baita Donostiako campuseko Psikologia Fakultateko eta Euskal Kriminologia Institutuko lankideak, eta Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako presidentea. Jakiundeko kideen artean, errektoreak: Nekane Balluerka (UPV/EHU), José Mª Guibert (Deustuko Unibertsitatea) eta Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitatea), eta aurreko edizioetan sarituak izandako hainbat jakitun: Maribel Arriortua (2010), José Luis de la Cuesta (2009), Javier Echeverría (1997), José Félix Martí Massó (2014) eta Jesus Ugalde (2003), Jakiundeko lehendakaria.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...