Teresa del Valle jakituna, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozial katedradun emerituak, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018 jaso zuen, uztailaren 17an, Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoan egindako ekitaldian, aipatutako bi erakundeetako Iñaki Dorronsoro eta Txomin García lehendakarien eskutik.
Bertan izan ziren Teresa del Valleren Jakiundeko kideak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariaren aurreko edizioetako irabazleak era berean: Jesus Altuna (1998), Gurutz Jauregui (2003), Mariasun Landa (2014) eta Javier Echeverría (2016).
Gainerako unibertsitateetako ordezkariekin batera, Akademiako kide diren Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza errektore ordea, Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea, eta Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, arduratu ziren ekitaldian antropologia feministaren erreferente den Teresa del Valleren bizitzaren hainbat alderdi azaltzeaz.
Ekitaldia Iñigo Urkullu lehendakariak itxi zuen, eta ekitaldian izan zen Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetarako kontseilaria.
Albistea EITB
(Galeriako argazkiak: Eusko Ikaskuntza)
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...