Javier Echeverría Jakiundeko kideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Iñigo Urkullu lehendakari jauna eta Nafarroako Foru Erkidegoko Uxu Barkos lehendakari andrea buru izan zituen ekitaldian jaso zuen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria 2016, Donostiako Miramar Jauregian. Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Txomin García, saria babesten duen Laboral-Kutxako lehendakarien eskutik jaso zuen Echeverría jaunak.
Joan den ekainean Echeverría irakasleak saria irabazi zuela jakinarazi zenean, Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko zazpi unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatutako epaimahaiak hauxe nabarmendu zuten: "Bere formakuntza bikoitza, matematika eta filosofian”, eta "Bere karrera akademikoa eta zientifikoa, bere ondarearen kaudimena −sortu duen eskolaren bitartez− eta Herrialdearen gobernantzarekin duen konpromisoaren garrantzia”.
Javier Echeverriaren ikerketa filosofiaren zientzia eta teknokologia; zientziaren etika; zientzia, teknologia eta gizartea, eta informazioaren teknologia eta komunikazioa arteko harremanak aztertzean datza.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...