Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina azaltzea du helburu. Jakiundek STM-San Telmo Museoarekin lankidetzan antolatutako hitzaldiak museoko ekitaldi-aretoan eskainiko dira eta sarrera doan izango da.
Oroimena, norbanakoak bizitzan zehar metatzen dituen bizipenak finkatzeko, iraunarazteko eta gogo ekartzeko ahalmena da. Hala eta guztiz ere, informazioaren kodifikazioak ez du ia inoiz argazki baten grabaketarekin zerikusirik; oroimena ez baita iraganaren berreraikuntza, iraganaren irudikapena baizik.
EGITARAUA:
Maiatzaren 3a, asteazkena, 19:00etan: "Resiliencia y crecimiento postraumático: de una infancia infeliz a una vida adulta sana", Jorge Barudy doktorea, Haur Neuropsikiatra, Exil-IFIV Elkartea, Bartzelona.
Maiatzaren 10a, asteazkena, 19:00etan: "¿Se puede volver a escribir el pasado? Más allá de la memoria traumática", Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna, Jakiundeko kidea, Donostia.
Maiatzaren 17a, asteazkena: "¿Cómo salir de un trauma sin quedar encadenado al pasado?", José Luis Medina doktorea, Zuzenbide Psikiatrian eta estres postraumatikoa desorekan espezialdua, Madril.
Maiatzaren 19a, ostirala, 19:00etan: "Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia", Pilar Polo, Psikologoa, Vicki Bernadet Fundazioa, Bartzelona.
Gertakari traumatikoek oroimenarengan duten inpaktua eta norbanakoaren orainaldian duten eragina aztertuko dute hitzaldiek. Gertakari dramatikoek duten pisu espezifikoa ikustatuko du zikloak, pertsonen artean topa daitezkeen jarrera eta erantzun desberdinak aipatuz. Era berean, iraganeko ezbeharrak gainditzeko eskura dauden baliabide psikologikoak aztertuko dira, eta traumak menperatzeko eta bizipen traumatikoak oroitzapen biografiko bihurtzeko bideak proposatuko dira. Gizabanakoak itxaropenezko bizitza proiektu bat eraiki dezakeela azalduko dute hizlariek, etorkizuna ez baitago idatzia, norberak erabakitzen baitu.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...