Haurrenganako abusu sexualak, bizipen traumatiko gisa, era ezberdinetan gera daitezke gordeak oroimenean; hori jasan dutenek bizitzan presentzia intrusibo gisa bizi ditzakete edo ahaztu, aurrera egin ahal izateko. Esperientzia barneratzeko era batek zein besteak sortuko du identitate pertsonala eta pertsona bakoitzak bere buruaren inguruan eraikiko duen kontaketa subjetiboa.
Maiatzaren 19an, sexu-jazarpenen biktimei arreta emateaz arduratzen den Vicky Bernadet fundazioko Pilar Polo psikologoak, "Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloko laugarren hitzaldia eskainiko du. Hitzaldi honekin amaituko da Enrique Echeburúa jakitunak eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako zikloa.
Sarrera doan izango da lekuak bete arte.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...