Jorge Barudy haur neuropsikiatra eta Bartzelonako Exil elkartearen sortzaileak zabaldu zuen "Memoria, trauma e identidad personal", Enrique Echeburúa jakitunak koordinatzen duen hitzaldi zikloa. Erronkak ziklo honen antolaketan Jakiundek lankide duen STM-San Telmo Museoko ekitaldi aretoa bete egin zen maiatzaren 3an egindako "Resiliencia y crecimiento postraumático: de una infancia infeliz a una visa sana adulta" hitzaldian.
Hurrengo hitzaldiak maiatzaren 10, 17 eta 19an izango dira, 19:00etan, STM-San Telmo Museoan, egitaraua honakoa izango delarik:
Maiatzaren 10ean
"¿Se puede volver a escribir el pasado? Más allá de la memoria traumática", Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna.
Maiazatren 17a
"¿Cómo salir de un trauma sin quedar encadenado al pasado?" José Luis Medina doktorea, lege-psikiatrian espezialdutako psikiatra.
Maiatzaren 19a
"Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia", Pilar Polo Vicky Bernadet Fundazioko psikologoa.
Hitzaldietara sarrera libre da lekuak bete arte.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...