Maiatzean ziklo berria antolatu du Jakiundek, Erronkak: Internet eta sare sozialen erabilera neurtua edota gehiegizkoa, San Telmo Museoarekin lankidetzan.
Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna eta Jakiundeko kideak zuzendutako zikloa maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an izango da, asteazkenez, arratsaldeko 19:00etan, STMko auditorioan. Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.
EGITARAUA:
- Maiatzaren 2an: Internet y redes sociales: un reto para los jóvenes y adolescentes, Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna eta Jakiundeko kidea.
- Maiatzaren 9an: ¿Adicción, abuso o uso problemático de Internet?, Helena Matute, Psikologia katedraduna, Deustuko Unibertsitatea, Jakiundeko kidea.
- Maiatzaren 16an: Investigación de los delitos relacionados con el ciberacoso, Manuel Viota, Ertzaintzako Informazio Teknologien Sail Nagusiko burua.
- Maiatzaren 23an: Adicción a las redes sociales: detección y prevención, Mariano Chóliz, Psikologia katedraduna, Valentziako Unibertsitatea.
Enrique Echeburúa El País egunkarian: Por qué las actividades placenteras pueden llegar a crear dependencia.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...