Iraialren 6an, STM-San Telmo Museoko elizan, arratsaldeko 19:30ean, Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean? hitzaldia eskaini zuen José Félix Martí Massó doktoreak, 2015eko Euskadi Ikerketa sariduna, Jakiundeko kidea eta Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa, Erronkak/Desafíos DSS2016 hitzaldi ziklo honen koordinatzaileak.
Parkinsonen gaixotasuna gaixotasun neuroendekatzaile ohikoena da, Alzheimerra eta gero. Gaur egun aldaketa motoreen bitartez egiten dugu gaitzaren diagnostikoa (dardarak, trakestasuna, zurruntasuna, aldaketak gorputzaren jarreran eta ibilkeran), baina zantzu hauek neuronen endekatze prozesua hasi eta 20 urte beranduago azaltzen dira. Prozesua, ziurrenik digestio-aparatuan, usaimen-erreboiloan eta bihotzean hasi eta nerbio-sistema periferikoaren bitartez bizkar-muinera eta garunera kutsatuko dira. Gaixo batzuk idorreria, lo egiteko arazoak edota depresioa jasan dezakete gaitz motoreak sufritu baino lehen.
Gaixotasunaren jatorria aldaketa genetikoetan edota ingurumenaren faktore ezezagunetan egon daiteke. Garunaren zenbait egitura kaltetzen dituzten hainbat prozesu desberdinen amaiera bezala ulertzen dugu egun gaixotasuna. Etorkizunean gaixotasunaren aurka neurriak hartu ahal izango dira alterazio genetiko ezaguna duten pertsonekin. Nolanahi ere, ez dakigu beste faktoreek eragindakoa denean prebentzio neurriak hartu ahal izango diren.
Hitzaldik Parkinsonen Gaixotasuna duten Pazienteen Elkartearekin lankidetzan eskaini zen.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...