Javier Tejada jakitunak, Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradunak eskainiko "Zenbakiak eta gizateria" erakusketarekin bat eskainiko den zikloko lehenengo hitzaldia, urtarrilaren 23an, Vital Fundazioa Kultur Aretoan, 19:30ean. Berarekin batera parte hartuko du Jesus Ugalde, UPV/EHUko Kimika Fisikoaren katedradun eta Jakiundeko lehendakariak.
"Zenbakiak eta gizateria" erakusketa urtarrilaren 15ean zabaldu zen eta otsailaren 8ra arte izango da ikusgai Vital Fundazioaren Araba Aretoan. Bertan, zenbakiek giza jakintzaren eta jardunaren diziplina guztietan izan duten garrantzia azaltzen da.
Zenbakiak duela 5.000 urte sortu ziren, lengoaia eta idazketa baino lehenago. Orduz geroztik, gizateria pertsonen multzo konplexu bihurtu da, eta haien jokabideak zenbakizko informazioan oinarritutako algoritmoen bidez aztertzen saiatzen gara.
Erakusketa Nazio Batuen Erakundearen Garapen. Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.
Javier Tejada jakitunak komisariatutako erakusketa Gisme erakundeak sortua da, eta Araban Jakiundek antolatu du Vital Fundazioaren babesarekin.
Erakusketa osatzen duen hitzaldi zikloaren egitaraua honakoa da:
Urtarrilak 23: Los números y la humanidad
Javier Tejada, Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna, Bartzelonako Unibertsitatea; Jakiundeko kidea.
Jesus Ugalde, Jakiundeko presidentea, UPV/EHUko Kimika Fisikoko katedraduna.
Urtarrilak 30: Ideas para sobrevivir a la globalización en las ciudades del siglo XXI
Agustin Azkarate, Arkeologiako katedraduna, Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako zuzendaria (UPV/EHU), Jakiundeko kidea.
Otsailak 6: Grandes números y pequeñas dimensiones: como la microfluídica impactará la salud de la humanidad
Lourdes Basabe-Desmonts, Ikerbasque Research Professor, BIOMICS (UPV/EHU), Jakiundeko kidea.
Hitzaldiak Vital Fundazioa Kultur Aretoan izango dira, 19:30ean.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...